quiénes somos

La Asociación de Familiares de Fusilados de Navarra nació en noviembre del año 2002 para defender los intereses de estos familiares y tratar de avanzar en la recuperación de la Memoria Histórica.

Empezamos a trabajar con la vocación de ser un instrumento que permaneciera en el tiempo, por la validez de las reflexiones sobre las víctimas, por la defensa de los derechos Humanos, por la experiencia de los familiares, pero sobre todo por la calidad humana de los componentes más mayores, que esos sí, sólo ellos han sido los imprescindibles en esta historia, en este refugio de la memoria, en este momento en el que estamos recogiendo la cosecha de tanta resistencia, tanta osadía y tanto buen hacer.

No fue fácil sacar palabras del dolor, pero los familiares así lo hicieron. Y caminaron por una senda en la que los éxitos han sido numerosos, las enseñanzas enormes y el proceso digno.

Los primeros pasos de esta etapa de la memoria histórica se dieron ahora hace años. Antes se oyeron otros pasos, sin los que hoy no podríamos haber hecho camino, desde Jimeno Jurío hasta Josefina Campos, pasando por las docenas de personas que de forma voluntaria recopilaron fotos, testimonios, y dignidades por toda la geografía navarra, terminando en quienes ya en 1988 organizaban actos de homenaje en las faldas del monte Ezkaba.

El hoy no hubiera sido así sin esos antecedentes, porque recogimos los éxitos y aprendimos de los errores.

Optamos por hacer una asociación que fuera útil para las familias, por eso nos reunimos todos los lunes en nuestros locales (calle navarrería 15), y optamos por poner en marcha un movimiento social de libro combinando la presión y la colaboración con las instituciones. Centrándonos en el trabajo de búsqueda de las personas desaparecidas, el reconocimiento institucional y los homenajes a las personas asesinadas en el 36, por defender los valores republicanos.

Organizamos el acto de homenaje en la vuelta del castillo de Pamplona todos los años, que es nuestra forma de mirar al pasado y estar en el presente. Y ayudamos a organizar actos de este tipo en otros pueblos, porque es nuestra forma de apoyar y acompañar, así ha sido en Aoiz, Murchante, Lodosa, Miranda de Arga, Cintruénigo o Castejón por ejemplo.

La memoria, está claro, apunta al mañana y esa paradoja es la que permite que en ese mañana no se repitan las pesadillas, y que las alegrías, que también las hay en el inventario de la memoria colectiva, sean nuevas. Por eso quién nos pide que olvidemos, nos pide que sigamos incompletos. De ahí que nos hayamos empeñado día tras día, desde nuestro estilo tranquilo pero constante, en hacer que el hecho de la Memoria Histórica se normalice en Navarra.

Por eso la memoria se convirtió desde esa experiencia en un refugio de terapia personal, reivindicación, pedagogía social y construcción moral sobre la violencia y sus víctimas.

Así que en este camino nos podrás encontrar o los lunes de 19 a 21 en nuestra sede en la Avda. de Zaragoza, 35, 5ºE, o en cualquier acto de memoria histórica que tenga a los familiares como el centro de la actividad.

 

Honakoak gaituzue


Honakoak gaituzue

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea 2002ko azaroan sortu zen, senitarteko hauen interesak defendatu eta Oroimen Historikoaren berreskurapenean aurrera egiten saiatzeko.

Tresna iraunkorra izan nahian hasi ginen lanean, hala baitira biktimei buruzko hausnarketak, Giza Eskubideen defentsari buruzkoak, senitartekoen esperientziak, eta batez ere, partaide adinekoenen giza kalitate aparta; izan ere, horiek izan baitira eta horiek bakarrik, ezinbestekoak historia honetan, oroimenaren babestoki honetan, egindako lan bikainaren, jarritako erresistentziaren eta izandako ausardiaren ondorio diren emaitzak jasotzen ari garen une honetan.

Ez zen erraza izan oinazetik hitzak ateratzea, baina senitartekoek hala egin zuten. Eta arrakasta ugariko, irakaskuntza izugarriko eta prozesu duineko ibilbidea osatu zuten.

Urteak dira oroimen historikoaren etapa honetako lehen urratsak egin zirela. Aurretik, beste pauso batzuk entzun ziren eta haiek gabe, egun ez genukeen bidea egiterik izanen, Jimeno Juriorengandik hasi eta Josefina Camposengana iritsi arte; tartean, Nafarroa luze zabalean, argazki, lekukotza eta duintasunak biltzen, boluntario gisa ibili diren dozenaka lagunak, eta amaitzeko, 1988an Ezkaba mendiaren magaleko omenezko ekitaldien antolatzaileak

Gaurko egoera ez zatekeen horrelakoa izanen aurrekari horiek gabe, arrakastak gogoan hartu eta hanka sartzeetatik ikasi egin baikenuen

Familientzako baliagarria izanen zen elkartearen aldeko hautua egin genuen, horregatik elkartzen gara astelehenero gure egoitzan (Nabarreria k. 15), eta gizarte mugimendu biribilaren aldeko hautua ere egin genuen, presioa eta erakundeekin elkarlana uztartuz. Desagerraraziak bilatzeko lana, instituzioen onarpena eta 36an errepublikaren balioen defentsa egiteagatik hildakoak omentzea izan ditugu ardatz.

Iruñeko Gaztelu-gibelean antolatzen dugu, urtero bezala, omenezko ekitaldia; horixe da guk lehengoari begiratu eta orainean egoteko dugun modua. Eta beste herri batzuetan antzeko ekitaldiak antolatzen laguntzen diegu, horixe baitugu laguntzeko modua, horrela egin dugu Agoitzen, Murchanten, Lodosan, Arga Mirandan, Zentronikon, edo Castejonen, esate baterako.

Zalantzarik gabe, oroimena geroari begira dago, eta paradoxa horri esker etorkizunean ez da amesgaiztorik errepikatuko, eta pozak, oroimen kolektiboaren inbentarioan pozak ere izaten baitira, berriak izanen dira. Horregatik, ahazteko esaten digutenek, osatu gabe jarraitzeko eskatzen digute. Hori dela eta, saiatu gara egun batean eta hurrengoan, gure estilo lasai baina etengabean, oroimen historikoaren auzia Nafarroan normaliza dadin.

Zentzu honetan, esperientzia horretatik abiatuta, oroimena terapia pertsonal bilakatu zen, aldarrikapen, indarkeriaren eta honen biktimen inguruko gizarte pedagogia eta berregituratze morala.

Horrela bada, bide honetan aurkituko gaituzu hala nahi baduzu, bai astelehenetan 19:00etatik 21:00etara gure egoitzan, bai oroimen historikoaren inguruko edozein ekitalditan, baldin eta senitartekoak badira jardueraren ardatz.